Choral music, dance and poems

TXAKOLINAREN OSPAKUNTZA (Udako gauak)

Ganbara Abesbatza
Hots Abesbatza
Ganbara Kantu Eskola
EHU / UPV
Bergarako Orfeoia
Oñatiko Musika Banda
Aequus Ensemble
28/6/2024
,
22:00
,
Upaingoa Txakolindegia
Info

Udako Gauak Ganbara Faktoriakurtero ekoizten duen ekimen bat da. Ekimenaren helburu nagusietako bat abesbatzamusika entzutea ohikoa den tokietatik (antzokietatik, elizetatik…) ateratzeaeta urtero herriko txoko berri bat beste begirada batekin aztertzeko aukeraeskaintzea da. Alde batetik, ikus-entzule berrietara iristeko nahia jarraitugura da, abesbatza musika balioan jarri eta proiektu erakargarri bat eskainiz.Bestetik, Oñati herriko txoko bereziak hautatzen dira, apaindu, argiztatu etaikusleari -tokia ezagutu edo ez- begirada berri bat eskaini nahi zaio. 

 

Udako Gauak ekimenak dituenhelburu orokor hauei, aurtengoan, helburu zehatzago batzuk gehitu zaizkio. Izanere, Txakolinaren Ospakuntza izenburupean sortutakodiziplinarteko erakustaldia izango da 2024. urteko edizioa. Izenak dioen moduan, txakolina etaberau ekoizteko jarraitu beharreko prozesuari buruz jardungo du ikuskizunak etaaurtengo edizioaren ezaugarrien artean (1) Euskal Herriko ondarediren txakolina eta kulturari buruz jardutea, (2) diziplinartekoproiektu bat izatea, (3) euskal abesbatza musikari ekarpena egitea eta (4)euskal emakume konposatzaileen lana bultzatzea azpimarratu behar dira. 

 

Lehenengo ezaugarriarihelduz, txakolina eta kultura uztartzen diren eremua esploratuko delaesan daiteke; Euskal Herriaren ondare diren Bitoriano Gandiagaren testuetikjaio baita proiektua eta, zehazki, ikusikuzarenaren izenburua. Horregatik, ikuskizunarenneurriko marko paregabea hautatu da aurtengo ediziorako: Oñatiko Upaintxakolindegiko mahastiak. Agertoki eder bat izateaz gain, ekitaldiaren amaieranherriko gainontzeko txakolin ekoizleak (Belaskua eta Murgialdai) gonbidatu etatxakolin dastaketa bat egiteko aukera egongo da. Horregatik, helburuzehatzetako bat txakolin ekoizleei eta beraiei esker sortzen diren paraje edoinguruei aitortza egitea izango da. 

 

Esanbezala, txakolinaren sorkuntza prozesua taularatzeko asmozdiseinatutako ikuskizuna da eta horretarako abesbatza musikaz harago doazendiziplina artistikoak ere uztartuko dira. Hain zuzen ere, musikaz gain, poesiazeta dantzaz gozatzeko parada eskaini nahi da. Alde batetik, GanbaraFaktoriarekin elkarlanean ikustea ohikoa den Andoni Salamero poetak hitzakjarriko dizkio txakolinaren sorkuntza prozesuari; ikuskizunaren hariaizango da. Gainera, arestian aipatutako Gandiagaren testuekin tartekatuko ditu;proiektuaren oinarria euskal fraide eta poeta honen hitzetan baitago. Bestetik,Garazi Etxaburu dantzariarekin lehenengo aldiz partekatuko du agertokia GanbaraFaktoriak. Garazi, Euskal Herrian zein nazioartean dabilen dantzariondarrutarra da. Besteak beste, Poloniako Baltic Dance Theater eta DonostiakoDantzaz konpainiako kide da. 

 

Amaitzeko, ekimen honetaneuskal abesbatza musikak, folkloreak eta kulturak izango duen paperaazpimarratzea ezinbestekoa da. Programari dagokionez, dagoeneko ezagunak direneuskla folkloreko obrak entzuteko aukera izango du ikus-entzuleak. GanbaraFaktoriak historikoki garrantzia handia eman dio abesbatza musikako euskalfolklorearen jarraikortasunari eta musika zehatz hau kalitatez interpretatzearieta ikuskizun hau helburu hauek betetzen jarraitzeko aukera paregabea da. Horigutxi balitz, kasu honetan, eukal kulturari ekarpena egitea ere nahi izan duFaktoriak. Alde batetik, Gandiagaren testuaketa txakolinaren ekoizpena euskal ondarearen baitan kokatu etataularatuz eta, bestetik, euskal poesiari eta euskal abesbatza musikariekarpena eginez. Horretarako, Andoni Salamero poetaren testuak -Gandiagarentestuekin batera- entzuteko aukera izateaz gain euskal abesbatza musikanerreferente diren bi emakumeei obra bana idazteko enkargua egin zaie; hainzuzen ere, Paula Olaz eta Eva Ugalderi. Modu honetara, euskal kulturari eginnahi zaion ekarpena kalitatezkoa izango dela bermatu eta Ganbara Faktoriarenmisioarekin bat datorren emakume konposatzaileen lanari ere aitortza egin nahiizan zaio. 

 

Paula Olaz konposatzailea,batez ere, zinema, telebista, antzerki eta bideojokoetarako soinu bandakkonposatzeagatik da ezaguna. Besteak beste, Handia (2017, Jon Garaño eta AitorArregi; Pascal Gaigne-ri soinu banda onenaren Goya) edo Errementari (2017, PaulUrkijo) bezalako filmei jarri dio musika. Lehengo aldia izango da GanbaraFaktoriak Paularekin elkareragingo duena. 

 

Eva Ugalde konposatzailearenibilbidea eta ekarpena oparoa da, bai euskal abesbatza musikan zeinnazioartekoan eta gainera Ganbara Faktoriaren kolaboratzaile ohikoetako batdela esan daiteke. Bere piezen konplexutasun eta dentsitate harmonikoakbereizten du, baina ezaugarri hau ez da inola ere obrak argi entzun etaulertzeko oztopo izaten; neurri handi batean, jazzaren eta New Age musikareneragina duen hizkera tonala erabiltzen duelako gertatzen da hori eta taldeakoso gogoko duen ezaugarri bat da. 

 

Kontzertuhonetan Hots abesbatzak eta  Ganbara abesbatzak hartuko dute parte,pianoan Amaia Zipitriak lagunduta. Andoni Salamerok berak sortutako poesia etaBitoriano Gandiagaren testuak errezitatuko ditu eta Garazi Etxaburu dantzariakere parte hartuko du. Horrez gain, Oñatiko hiru txakolindegiak ere bertanizango dira: Belaskua, Murgialdai eta Upain.

3.  KONTZERTUKODATUAK + PROGRAMA

·     DATA ETALEKUA: 2024koekainaren 28an, 22:00etan, Oñatiko Upain txakolindegiko mahastietan 

·     TXAKOLINDAZTAKETA: 21:00etan(kontzertu aurretik)

·     AFOROA:300 laguneko edukiera aurreikusten da. Ez da sarrerarik behar

·     EGURALDITXARRA EGINEZ GERO ikuskizuna atzeratu egingo da beste data batera.

© 2022 Aitor Biain Bidarte. All Rights Reserved.
Photos by Nagore Goñi