FAMILY concerts

OMB DK 04 --> KONTZERTUAK FAMILIAN + Ostomila Txontxongilo taldea

Ganbara Abesbatza
Hots Abesbatza
Ganbara Kantu Eskola
EHU / UPV
Bergarako Orfeoia
Oñatiko Musika Banda
Aequus Ensemble
15/3/2026
,
13:00
,
Polideportivo Zubikoa
Info

Emozio txikiak: mito eta musikaz betetako bidaia Oñatiko Musika Bandaren eskutik

Oñatiko Musika Bandak bere 4. kontzertua (Martxoak 15 13:00) aurkeztuko du laster, “Emozio txikiak” izenburupean. Oraingoan, ohiko kontzertu formatutik harago doan proposamen berezi eta diziplina anitzeko bat eskainiko du: Ostomila Txotxongilo Taldearekin (https://www.titeresostomila.com/)eta OMBrekin elkarlanean sortutako muntaia berezia, Alaia Galtzagorria: Mitoen Bidaia ipuinean oinarrituta.

Familia osoari zuzendutako ikuskizun honek musika, ahozkotasuna eta txotxongilo antzerkia uztartzen ditu, publikoari Euskal Herriko mitologiaren eta tradizioaren unibertso magikoan murgiltzeko aukera emanez. Istorioaren abiapuntua lapurtutako altxor bat da: deabrutxo batek Zezengorrik zaintzen duen altxorra ostu du, eta Alaia Galtzagorriak, publikoaren laguntzarekin, bidaia zirraragarri bati ekingo dio hura berreskuratzeko. Bidean, Euskal Herriko mito eta pertsonaia ezagunak ezagutuko ditugu, soinuz eta irudiz beteriko giroan.


2015ean sortutako Ostomila Txotxongilo Taldeak —Zoa Tamara Cuellar eta Ruben Mejutok gidatuta— nortasuna eta kultura ardatz dituen proiektua garatzen du, txotxongiloak eta musika uztartuz. Oraingo honetan, Oñatiko Musika Bandaren zuzeneko musikarekin bat eginda, esperientzia artistiko osoa eskainiko dute, emozioz eta irudimenez betea.

“Emozio txikiak” kontzertua aukera paregabea izango da etxeko txikiek zein helduek gure arbasoen mitologi ipuinak ezagutzeko, musika tradizionalera gerturatzeko eta oholtza gaineko istorio batek sortzen dituen sentipenak partekatzeko.

Musika, mitoak eta antzerkia elkartzen diren une berezi bat bizitzeko gonbita luzatzen du Oñatiko Musika Bandak.

Kontzertu honetan BANDA GAZTEAREN parte hartzea izango dugu.

Beti bezela, kalejira, goizeko 11:00etan izango da.

© 2022 Aitor Biain Bidarte. All Rights Reserved.
Photos by Nagore Goñi