2025ko lehen kontzertua, AEQUUS ENSEMBLE taldearen eskutik gauzatuko da, eta hau du izenburu gisa:
FAMILIAN KONTZERTUA – PERU ETA OTSOA
APIRILAK 12, SANTA ANA ANTZOKIA, 12:00etan
Peru eta otsoa obra izango da aukeratutako pieza. Dibertimenduz, emozioz eta batez ere ikasketaz beteriko ipuina. Kontakizun honetan, Sergei Prokofiev errusiar jatorriko konpositoreak Pedroren istorioa kontatzen du. Haur bihurri eta jostalaria da, eta landan bizi da aitonarekin, zuhaitzez, urmaelez eta animalia ugariz inguratuta.
Harizko instrumentuen familia eta haizezko instrumentuen familia era didaktiko eta dibertigarri baten ezagutzeko aukera. Proiektu hau, Musika Eskolarekin batera gauzatu da. Eta honela gauzatuko da:
Bi pase izango ditu kontzertuak. Lehenengoa laburtua 11:00etan izango da, eta hau Musika Mugimendua III-ko haur eta familientzako izango da.
Haur hauei musika erakargarri egitea du asmoa ekitaldi honek. Horretarako, musikaren deskribatzeko ahalmena azalduko da. Kontzertuak obra desberdinak erabiliko ditu, instrumentu eta teknikak ezagutzeko.
Bigarren emanaldian (12:00tan, Oñatiko haurrek, oro har, jardueran parte hartzeko eta hari- instrumentuekin ohitzeko aukera izango dute. Animaliak eta pertsonaiak azalduko dira eta narratzaile batek historioa deskribatuko du. Narratzaileak, Miel Guridi, ahots epel eta adiskidetsu batekin, ikusleak baso magikora eramango ditu, bertako animalia eta pertsonaiak aurkeztuz
Pase bakoitzaren iraupena gutxi gora behera 45 minutukoa izango da. Musikarekin gozatzeko aukera paregabea umeentzat.
Sarrerak salgai: txokolateixan edota www.oñati.eus web gunean 5 eurotan
E mail honekin batera kartela eta argazki batzuk bidaltzen dizkizut