Kantu Eskola concert

GF | UDAN KANTARI: GANBARA KANTU ESKOLA

Ganbara Abesbatza
Hots Abesbatza
Ganbara Kantu Eskola
EHU / UPV
Bergarako Orfeoia
Oñatiko Musika Banda
Aequus Ensemble
14/6/2026
,
19:00
,
Santa Ana Antzokia
Info

UDAN KANTARI – GANBARA KANTU ESKOLAREN KURTSO AMAIERAKO KONTZERTUA

Datorren ekainaren 14an, igandea, Ganbara Kantu Eskola-k ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du Santa Ana Antzokia-n. “Udan Kantari” izeneko ekitaldi honetan, Ganbarako talde desberdinek hartuko dute parte: Ganbara Txiki Abesbatza, Hasiberriak eta Ikastetxeak Kantari egitasmoko taldeek, besteak beste Urgain Herri Eskola eta Txantxiku Ikastola.

Kontzertuko zuzendaritza Aitor Bian-Bidarte eta Nerea Parra-ren esku egongo da, eta pianoan Iñaki Gezala arituko da laguntzaile.

Programan askotariko musika entzuteko aukera izango da, nahiz eta euskal musikak protagonismo berezia izango duen. Besteak beste, Sumendiak abestia, En Tol Sarmiento taldearena; Eguzkilore, Zetak-ena; eta Viejo Refranero, Idoia-rena izango dira entzungai. Talde bakoitzak bere emanaldia egingo du, eta amaieran guztiek batera bi kanta interpretatuko dituzte: Zulu Canon eta Pizza Hut.

Ikasturteari amaiera emateko ekitaldi berezia eta giro ederrean ospatuko den kontzertua izango da.

Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira Txokolateixan eta Oñatiko Udala webgunean.

© 2022 Aitor Biain Bidarte. All Rights Reserved.
Photos by Nagore Goñi