AEQUUS ENSEMBLE ORKESTRAK "DESCRIPTIO" KONTZERTUA ESKAINIKO DU, BEETHOVENEN MONOGRAFIKO BATEKIN
AEQUUS ENSEMBLE orkestrak kontzertu berezia eskainiko du datorren ekainaren 1ean 19:00etan, Mikel Goiaingeruaren Parrokian, Aitor Biain-Bidarte zuzendariaren gidaritzapean. "DESCRIPTIO" izenburupean, programak Ludwig van Beethoven konpositore handiaren lana izango du ardatz, bere bi pieza garrantzitsu eskainiz: Egmont obertura eta Seigarren Sinfonia (Pastorala).
Kontzertu honek musikaren bidezko deskribapenaren indarra azpimarratu nahi du, eta Beethovenen Seigarren Sinfoniak naturaren edertasunaren eta gizakiaren barne-bakearen arteko lotura erakusten du, konpositoreak berak biziki maite zuen paisaia musikaren bidez irudikatuz.
50 pertsonako orkestra izango da.
Sarrerak Txokolateixan edota www.oñati.eus web gunean lortu daitezke 8 eurotan
Kontzertu klasiko ikaragarri batez gozatzeko aukear paregabe Oñatin.