Natura, musika eta hitza batzen dituen esperientziaeszeniko paregabeaaurkezten da aurten Ganbara Faktoriaren eskutik: BIZITZAREN KATEDRALA,Arrikrutzeko kobazuloan barrena egingo den kontzertu ibiltaria.
Eszenaratzeberezi honetan, DanelTeran aktoreak espeleologobaten rola hartuko du, eta publikoari gidaritza eskainiko dio, Arrikrutzeko kobazuloaren historiakontatuz ibilbide labur batean zehar. Ibilaldiak hainbat geldialdi izango ditu,eta horietan kontzertu musikalak entzungai izango dira, Hots Abesbatzaren eta Ganbara Abesbatzareneskutik, Amaia Zipitriapiano-jotzailearen laguntzarekin eta AitorBiain-Bidarte zuzendari artistikoaren gidaritzapean.
Musikaeta narrazioa uztartzen dituen ikuskizun honek bost atal edo bloke izango ditu:
· Bloke01: Sarrera – Non dago Arrikrutz?
Lehen kontaktua kobazuloarekin: kokapena, ingurunea eta berezitasunak.
· Bloke02: Deskribapena – Historia eta ezaugarriak
Arrikrutzeko historia geologikoa eta gizakiak harekin izan duen harremanaaztertuko dira.
· Bloke03: Kobazuloaren sekretua – Zer ezkutatzen du Arrikrutzek?
Gune misteriotsuak, aurkikuntza arkeologikoak eta irudimenari ateak zabaltzendizkion paisaia barnekoia.
· Bloke04: Kobazuloko animaliak – Bizitza iluntasunean
Kobazuloaren barruko bizitza biologikoa ezagutzeko parada: iluntasuneraegokitutako izakiak eta biziraupenerako estrategia ikusgarriak.
· Bloke05: Estrenaldia – BIZITZARENKATEDRALA
Eva Ugalde konpositorearen obraoriginalaren estreinaldia, Josu Zubiaren testuetan oinarritua.Momentu hunkigarria eta artistikoki gorena.
Hauekdira Eva Ugaldek idatzi duen suitaren estructura:
1.- TAUPA ETA INDAR (koru misto eta pianoa)
2.- TANTAZ TANTA (ahots zuriak eta pianoa)
3.- BABES NAZAN (koru misoa eta pianoa)
4.- BIZIAREN LORRATZA (koru mistoa, ahots zuriak etapianoa
Ikuskizuneraetorri nahi dutenentzat autobuszerbitzua eskainiko da publikoarentzat, irisgarritasuna etaesperientzia erraztuz.