Choral concert

BAZKIDE KONTZERTUA 2026: ATZERA BEGIRA

Ganbara Abesbatza
Hots Abesbatza
Ganbara Kantu Eskola
EHU / UPV
Bergarako Orfeoia
Oñatiko Musika Banda
Aequus Ensemble
16/5/2026
,
19:00
,
Parroquia San Miguel
Info

Ganbara Faktoriaren Bazkide Kontzertua: Atzera begira

Ganbara Faktoriak urtero bezala bere bazkide kontzertua eskainiko du maiatzaren 17an Oñatin, eta aurtengo edizioak Atzera begira izenburua izango du. Kontzertu berezi honek Ganbara Faktoriaren azken 20 urteetako ibilbide musikala gogora ekartzea du helburu, urte hauetan zehar Faktoriako taldeentzat sortu eta enkargatutako hainbat obraren bidez.

Bere historian zehar, Ganbara Faktoriak 60 obra inguru enkargatu dizkie konpositoreei, euskal sorkuntza musikalari ekarpen esanguratsua eginez eta abesbatza errepertorio berria sortzea sustatuz. Kontzertu honetan lan horietako batzuk entzuteko aukera izango da, Faktoriaren hiru taldeen eskutik: Ganbara Txiki Abesbatza, Hots Abesbatza eta Ganbara Abesbatza. Kontzertuan, gainera, talde guztiak batera arituko dira amaieran, obra berezi batekin.

Kontzertua Aitor Biain-Bidarte zuzendariaren gidaritzapean egingo da, eta Amaia Zipitria pianista izango da emanaldian laguntzaile.

Programaren lehen zatian Ganbara Txiki Abesbatzak haur-abesbatzen errepertorio garaikideko bi obra aurkeztuko ditu. Alde batetik, Josu Elberdinen Makilakixki lana entzungo da, Familia bat eta Makilakixki mugimenduekin. Bestetik, Eva Ugalderen Tartalo interpretatuko dute, J. Elberdinen testuekin sortutako obra, Tartalo eta Artzai ausartak atalez osatua.

Ondoren, Hots Abesbatzak azken urteetan Faktoriarentzat sortutako hainbat pieza eskainiko ditu, gaur egungo euskal konpositoreen sorkuntza anitza erakutsiz. Programan izango dira Junkal Guerreroren Etxean eta Errota, Eva Ugalderen Elementuen kantak, Iker Gonzalezen Galera eta oroimena eta Josu Elberdinen Ezeren esperoan.

Kontzertuaren hirugarren zatian Ganbara Abesbatzak Iker Gonzalezen Stabat Mater lanaren hainbat mugimendu interpretatuko ditu (Stabat Mater, O quam tristis, Eja Mater eta Fac me crucem custodiri). Ondoren, Josu Elberdinen Aldapeko entzungo da, konpositorearen estilo liriko eta adierazkorra erakusten duen obra.

Kontzertuari amaiera emateko, hiru abesbatzak tutti moduan elkartuko dira Eva Ugalderen Bizitzaren katedrala lanarekin (aurreko urtean Arrikrutzen estreinatu zena), Josu Zubiaren testuekin sortutako obra. Lau mugimenduz osatutako pieza honek (Taupa eta indar, Tantaz tanta, Babez nazan eta Biziaren lorratza) programaren espiritua laburbiltzen du: urte hauetan guztietan sortutako musikaren bidez egindako ibilbide kolektiboa.

© 2022 Aitor Biain Bidarte. All Rights Reserved.
Photos by Nagore Goñi