Ahaztuak

Gaur egungo egoerak bizitzeko era aldatu digu. Hilabete hauetan, etxean sartuta egon gara, besarkada eta muxuak emateari utzi diogu,  lan egiteko era aldatu dugu, eta askok maite dugun hori egiteari utzi diogu: kantatzeari. Euskal Herrian  350 abesbatzatik gora daude, eta 15000 pertsonatik gora astero astero abesten dute beraien taldetan. Azken hilabeteetan egoerak okerrera egin duen arren, ekonomia martxan jartzeko ahalegina egin da gobernutik. Baina denok ez dugu zorterik izan suspertze horretan. Kultura amateurrak, herri bakoitzean ehunka pertsonak ekoizten duten kultur taldeek, debekatuta dute bere jarduera egitea. Horien barruan koru asko gelditu egin dira, entseatu eta zaletasunaz gozatu ezinik. Gainera, abesbatza horietako zuzendari asko elkarteek kontratatutako profesionalak dira. Aisialdiaz ari gara bai, baina baita behar espezifikoak dituen eta entzun behar zaion sektore profesional batez ere. Hori dela eta, ez ditzagun ahaztu entseatu ezin duten abeslari horiek guztiak, nahiz eta jarduteko protokolo bat diseinatuta izan eta maskarekin entseatzen duten, eta lan egin ezin duten zuzendari horietaz. Kultura segurua da! Kantatzea segurua da!

Puntua: 2021-01-22

© 2021 Aitor Biain Bidarte. All Rights Reserved.
Photos by Nagore Goñi