Musika ikasketak Oñatiko Musika Eskolan egin zituen, klarinete, saxofoi eta kantua ikasiz. Euskal Herriko Abesbatzen elkarteko zuzendaritza ikastaroetan parte hartu du Werner Pfaff, Roland Berger, Tamara Brooks, Carlo Pavese, Johan Duijck, Laszlo Heltay, Juan Luis Martinez, Vasco Negreiros, Basilio Astulez... zuzendariekin. Eta hainbat zuzendariren (Jordi Casas, Gary Graden, E. Carrasco, V. Miskinis, M. Guinand, N. Faran, J. Busto…) kurtsoetan hartu du parte. UPV-EHUko abesbatzako, Bergarako Orfeoiko, Oñatiko Ganbara Abesbatzako, Ganbara  Gazte-Txikiko zuzendari da, eta azken urte hauetan hainbat sari irabazi ditu talde hauekin. Gasteizko katedraleko haur abesbatzako Carlos Mena zuzendariaren asistente lanak ere egiten ditu. KUP Taldean abesten du Gabriel Baltes maisuaren zuzendaritzapean, eta Oñatiko Musika Bandako partaide da.

 

Mondragón unibertsitatean, Informatika ingeniaritza ikasketak amaitu ditu eta Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan Kantu ikasketak egin ditu Idoia Garmendia eta Miren Urbietarekin. Pedagogiako ikasketak gauzatu ditu Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia (Musikene)n. Eta gaur egun zentru berdinean Zuzendaritzako ikasketak gauzatzen diardu Gabriel Baltés (abesbatza zuzendaritza) eta Arturo Tamayo (orkestra zuzendaritza) maisuekin. Honetaz gain Lazkaoko Musika Eskolan irakasle da.

Aurkezpena

  • Facebook - White Circle
  • Twitter - White Circle
  • YouTube - White Circle